
221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4949
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2016ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, ehun eta hogei milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada
Era horretako hutsak aurkitu dira, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2016ko azaroaren 10eko Aginduan, non ehun eta hogei milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazten diren (2016ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 217 zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2. artikuluaren h) puntuan, 2016/4851 (2/1) orrialdean.
Honako hau dioen lekuan:
«Amortizazio data: 2016ko azaroaren 16a.»
Honela esan behar du:
«Amortizazio data: 2018ko azaroaren 16a.»
RSS