Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GÜEÑESKO UDALA
4947

IRAGARKIA, Gueñesko Udalaren 2016ko Enplegu Publikoaren Eskaintza.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2016ko azaroaren 7an eginiko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da giza baliabideen arloan dauden hutsuneak betetzeko langile berriak behar direla, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena) 69.2 eta 70.1 artikuluetan eta apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren (Tokiko Araubidearen arloan indarrean dauden xedapenei buruzko testu bategina onartzen duena) 128.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa.– Onestea 2016 ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza, honako xehetasun hauek dituena:

Leku kopurua: 6.

Izena: Administrazioa.

Taldea: C1.

Maila: 14.

Bigarrena.– Enplegatu publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 70. artikuluko in fine atalean ezarritakoarekin bat etorriz, hautaketa-prozesu horiei dagozkien deialdiak egiteko epea hamabi hilabetekoa izango da gehienez ere, EPE hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

Gueñes, 2016ko azaroaren 15a.

Alkatea,

IMANOL ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala