Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2016ko azaroaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4946

AGINDUA, 2016ko azaroaren 14koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3. c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko irailaren 30eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2016ko urriaren 14ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 96. Dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 14a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala