Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4945

EDIKTUA, 2016ko urriaren 31koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan jasotako diru-laguntzen agiri-errekerimendu bat.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei. Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Bilboko Enplegu eta Gai Sozialetako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduari buruzko testu osoa, esandako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berantzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 31.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala