Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4944

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 21ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldiaren izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldiaren izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2) agertu ahal izango dira, entzunaldiaren izapideak osorik zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango dute, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 21a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

JON AGIRRE HUERGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala