Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4941

IRAGARKIA, jakitera emateko esleitu dela helburu hau duen administrazio-kontratua: Osasun Sailaren egoitzako eraikinaren fatxada eraberritzea (Nafarroa hiribidea 4, Donostia).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 138/2016-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loterik: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: ez. Publizitaterik gabeko espediente negoziatua.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpideren arabera. a)formula bidez ebalua daitezkeen irizpideak: 52 puntu (eskaintza ekonomikoa, 35 puntu; eskaintzaren barne-koherentzia, 10 puntu; berme-epea, 7 puntu). b) balio-iritzia eskatzen duten irizpideak: 48 puntu (deskripzio-memoria, 33 puntu; lan-programa: 15 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira: 109.116,88 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko urriaren 26a.

b) Enpresa: Teusa Técnicas de Restauración SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 125.429,54 euro, BEZa barne.

e) Kontratua formalizatzea: 2016ko azaroaren 3a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a.

Kontratazio Mahaiko burua,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala