Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4938

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 9424/2014 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Sara Montes Egaña k, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 9424/2014 espedientea bideratzen ari dela, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeari buruzkoa. Gizartearentzako lan horiek Barakaldoko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak ezarri zizkion Edwin Alexander Sanchez zigortuari, 441-13 betearazpen-aginduaren bidez (1993-03-06). Edwin Alexander Sanchez Medellin-en jaio zen, 1993-03-06n, eta Y0365565V zk.ko NAN du, Elisabeth-en semean da, eta bere azken helbidea hauxe da: Barakaldo, Murrieta kalea 9, 2.a, eskuma. Gaur egun ez dakigu non dagoen, eta haren espedientean autoa eman da, 2016-07-13an. Hona hemen autoaren xedapen-zatiak zer dioen:«Edwin Alexander Sanchezek gizartearen alde hogeita bederatzi egunez lan egiteko zigorra ez duela bete adieraztea. Zigor hori Barakaldo Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak ezarri zion, 441-13 betearazpen-aginduaren bidez.

Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Eginbideak behin betiko artxibatuko dira.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Barakaldoko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut».

Edwin Alexander Sanchez zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko urriaren 20an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala