Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4937

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 511/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 511/2015.

Demandatzailea: M. I. S. O.

Abokatua: Teofilo Asensio Moreno.

Prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Demandatua: Angel Seoane Cruz.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ángel Seoane Cruz-en aurka, M. I. S. O. andreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut.

I.– Dibortzioa dela-eta, parteen arteko ezkontza-lotura desegiteko agintzea, halako manu baten ondoriozko legezko eragin guztiekin.

II.– Ezkontzako XXXXX semearen alde eta aitaren kargura mantenu-pentsio bat ezartzea, diru-bideetarik ehuneko hogeikoa, gutxienez 150 eurokoa, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

III.– Ebazpen hau irmoa delarik, ezkontza inskribaturik dagoeneko erregistro zibilari jakinarazi bekio ofizioz, orri-bazterrean ohar egokia egiteko. Auzialdi honetan sortutako demanda- eta errekonbetzio-kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Ángel Seoane Cruz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko urriaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala