
220. zk., 2016ko azaroaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4935
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, balorazio-batzorde bateko kideak izendatzen dituena; batzorde horrek eginkizun izango du goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamena ematea eta organo honi aurkeztea. Ebazpen honen bidez, halaber, batzorde horren osaeraren berri ematen da.
Ikusi da goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 22ko Agindua.
Kontuan izan da, orobat, aipatutako aginduaren 10. artikuluak alde batetik adierazten duela balorazio-batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi ebazpen-proposamen arrazoitu bat aurkezteko, eta bestetik esaten duela Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari batzordekide izendatuko dituela eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).
Batzordekideak:
● Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
● Iker Ugarte Tutor (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordean idazkari jardungo duena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritarrek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 2a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS