Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ARRIGORRIAGAKO UDALA
4873

IRAGARKIA, Arrigorriagako zarata-mapa onesteari buruzkoa.

Arrigorriagako Udalaren Udalbatzak 2016ko urriaren 27an egindako ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez honakoa xedatu zen:

Lehenengoa.– Arrigorriagako Sociedad Financiera y Minera SA izeneko fabrikak jarritako alegazioa baiestea (lurzoruaren erabilerei, zonakatze akustikoari eta ingurumen-gatazkaren mapari buruzko zehaztapenen gainekoa).

Bigarrena.– Ondorioz, Instituto Medioambiental Europeo SL (IMAE) enpresak egindako Arrigorriagako udalerriko zarata-mapa onestea, aipatutako zuzenketa sartuta.

Hirugarrena.– Onespenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dezaten.

Laugarrena.– Adierazitako iragarkia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara eta Bizkaiko Foru Aldundira igortzea.

Bosgarrena.– Erabakia Arrigorriagako Sociedad Financiera y Minera SA fabrikari jakinaraztea.

Horren guztiaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratuz; hori dena Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluarekin bat.

Arrigorriaga, 2016ko azaroaren 3a.

Alkatea,

ASIER ALBIZUA MANRIQUE.


Azterketa dokumentala