
217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 3 orri.)
- EPUB (306 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4871
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan. Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1, Lakua 1, 7. solairua (01010).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.
Instrukziogilea,
JOSE MANUEL ANABITARTE.
RSS