Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4868

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kardiologia zerbitzurako bihotz-biriketako laguntza-sistema bat hornitzea» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45 – 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.

c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Espediente zenbakia: G/130/20/0/1432/O621/0000/102016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Azalpena: Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kardiologia zerbitzurako bihotz-biriketako laguntza-sistema bat hornitzea.

c) Loteka banatzea eta kopurua: bai, 1.

d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

e) Gauzatu eta entregatzeko epea: destinoko zentroaren eskariaren araberakoa eta, dena dela ere, 2016ko abenduaren 31 baino lehen.

f) Luzatzeko aukera: ez.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala badagokio): ez.

h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 33100000.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48:

c.1.1.– Ezaugarri teknikoak: 48 puntu.

c.2.– Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak: % 52:

c.2.1.– Prezioa: 40 puntu.

c.2.2.– Bermealdia: 12 puntu.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 70.000,00 euro, BEZik gabe.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 70.000,00 euro, BEZik gabe.

6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala enpresa espainiarrentzat, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat.

b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

b.1.1.– Betekizuna/k: Enpresa lizitatzaileek urteko negozio-bolumen bat akreditatu beharko dute, bukatutako azken hiru urteotako negozio-bolumenari dagokionez, eta lizitazio-kopurua baino handiagoa izan beharko da gutxienez.

b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira, enpresaria erregistro horretan inskribatuta badago, eta bestela, kasuan kasu dagokion erregistro ofizialean jasotakoak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek haien urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute haien inbentarioen eta urteko kontuen liburuekin, Merkataritzako Erregistroak horiek legalizatu ondoren.

b.2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:

b.2.1.– Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek azken 5 urteotan kontratuaren xedeari dagokion mota edo izaera bereko hornidurak eman izana akreditatu beharko dute, eta hornidura gehien emandako urtean metatutako urteko zenbatekoa lizitazioaren zenbatekoaren parekoa edo handiagoa izan beharko da.

b.2.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren hornikuntza nagusien zerrenda Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko epemuga: 2016-12-01ean, 13:00etan.

b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.

d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez:

Erakundea: Zuzendaritza Nagusia.

Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eguna: 2016ko abenduaren 9an, 12:00etan.

b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

Erakundea: Zuzendaritza Nagusia.

Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eguna: 2016ko abenduaren 15ean, 12:00etan.

10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.

12.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala