Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
4866

IRAGARKIA, genero ikuspuntutik ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta ekitaldiak zuzenean emateko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 01LHK/01S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: 01LHK/01S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu kontratua.

b) Helburua: genero ikuspuntutik ikus-entzunezko edukiak ekoiztea eta ekitaldiak zuzenean ematea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2017ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 190.082,64 euro; BEZa (% 21): 39.917,36 euro. Guztira: 230.000 euro.

5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko abenduaren 2ko, 11:00 arte izango da.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulen bitartez baloratuko diren irizpideak: 51 puntu arte.

b) Balio judizioen bidez baloratuko direnak: 49 puntu arte:

– Bideo-berrien kalitatea eta estilo gidaren proposamena: 22 puntu arte.

– Lantaldeen antolaketa eta koordinaketa: 19 puntu arte.

– Baliabide materialak: 8 puntu arte.

9.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-12-02, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

Helbidea: Nafarroa kalea 2.

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

C gutun-azalak irekitzea: 2016-12-12, 12:00etan.

B gutun-azalak irekitzea: 2016-12-19, 10:00etan.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARIA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala