Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4861

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 208/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia – San Sebastiango Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 208/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Josefa Unanue Esnaola.

Abokatua: Maria Oihana Ruiz Hourcadette.

Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.

Demandatua: Luis Maria Agote Astudillo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-30ean. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut, funtsezkoan, Jiménez prokuradoreak Josefa Unanue Esnaola andrearen ordez aurkeztu duen demanda, Luis Maria Agote Astudilloren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 556,55 euro eta demanda aurkeztu denetik osorik ordaindu arte sortutako legezko interesak. Prozeduran sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Luis Maria Agote Astudillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala