
217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4856
EDIKTUA, 191/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 191/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria Luisa Garcia Nuñez.
Abokatua: Maria Luisa Garcia Nuñez.
Prokuradorea.
Demandatua: Christian Andres Arriagada Mondaca.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-13an. Hona hemen epaitza:
Maria Luisa García Nuñezek aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, kondenatzen dut Christian Andrés Arriaga Moncada auzi-jartzaileari 1.417,52 euro ordaintzera, zor nagusi gisa.
Zenbateko horrek legezko interesak sortuko ditu demanda aurkeztu zenetik epaia jakinarazi arte, eta legezko interesa bi puntuz gehitua edo alderdiek hitzartutakoaren edo lege-xedapen bereziaren ondoriozkoa epai hau jakinarazten den egunetik kondena honen gai den zenbatekoa erabat ordaindu arte.
Kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Christian Andres Arriagada Mondaca demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2016ko urriaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS