
217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4854
EDIKTUA, 291/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. sekzioa.
Errekurtsoa: L2 291/2016 apelazioa, prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Agustin Madariaga Ibarguchi, Patricio Alexander Madariaga Somme eta Teresa Sofia Madariaga Somme.
Abokatua: Agustin Madariaga Ibarguchi.
Prokuradorea: Patricia Zabalegui Andonegui. Errekurritua: Monte Berriaga C.P.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-10-27an. Hona hemen epaitza:
«Epaitza: Gernikako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiak, 2015eko abenduaren 11n, prozedura arrunteko 292/14 zenbakiko autoetan emandako epaiaren aurka Agustin Madariaga Ibarguchik, Patricio Alexander Madariaga Sommek eta Teresa Sofia Madariaga Sommek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezesten dugunez, sendetsi egiten dugu ebazpena, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak alde apelatzaileari ezarri.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Aurkaratzeko modua.– Kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4703 0000 00 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Ebazpena irmoa denean, bidal bitez autoak euren jatorrizko epaitegira, ebazpen honen ziurtagiria dutela, horren berri izan dezaten eta bete dezaten.
Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren lekukotza dagokion erroiluari erantsiko zaio».
Demandatua den Jan Kielland Somme Petersenen jaraunspen jasogabearen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS