Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4852

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2016. eta 2017. urteetan Euskal Kultura Ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko deialdian jasotako diru-laguntzen balorazio-batzordea osatuko duten kideen izendapena.

Aztertu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 5eko Agindua, zeinaren bidez Euskal Kultura Ondarea babesteko arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko 2016-2017ko diru-laguntzetarako deialdia egiten baita.

Agindu horren 13. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, ebazpen hori EHAAn argitaratuta.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– M.ª José Arostegi Irastorza andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– M.ª Abdona Gil Abad andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkari-lanetan.

– Andoni Sáenz de Buruaga jauna, unibertsitateko irakaslea (UPV/EHU) eta izen handiko ikerlaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala