
217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4851
AGINDUA, 2016ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako Sailburuarena, ehun eta hogei milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarrial zehazteko dena.
Abenduaren 29ko 246/2015 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2016ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 1.230.799.000 eurokoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2016 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legeak 10. artikuluko 1. zenbakian Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balio gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– ehun eta hogei milioi (120.000.000) euroko Euskadiko Zor Publikoa jaulkitzea, abenduaren 29ko 246/2015 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.
2. artikulua.– Jaulkiko den Zor Publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:
a) Zenbateko nominala: 120.000.000 euro.
b) Modalitatea: bonuak.
c) Jaulkitze prozedura: jaulkipen pribatua.
d) Jaulkitze eta ordainketa data: 2016ko azaroak 16.
e) Korritua: urteko nominalaren % 0,00.
f) Jaulkitze prezioa: % 100,060.
g) Amortizazio prezioa: parekoa, balio nominalean.
h) Amortizazio data: 2016ko azaroak 16.
i) Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
3. artikulua.– Harpidetza.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Finantza Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balioen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
4. artikulua.– Gaikuntza.
Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordeari baimena ematen zaio zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.
5. artikulua.– Harpidetza, jaulkipenaren interesak eta amortizazioa Norbolsa, Sociedad de Valores, S.A. enpresaren bidez ordainduko dira, eta Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, SA enpresak ordainduko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 10a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
RSS