Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4850

EBAZPENA, 2016ko urriaren 26koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea, honako inguru honetan: Alonsotegi-Oxinorte 1 eta 2, 132 kV-ko linea elektrikoa, Alonsotegiko, Barakaldoko eta Bilboko udal-mugartean.

Erreferentzia.: L-8325 GHC/TLE.

Espedientea: 48-AT-I-2016-08.

AURREKARIAK

1.– 2016ko maiatzaren 10ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (Axpeko erribera 5, Erandio) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikoko deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko uztailaren 13ko BAOn, 2016ko uztailaren 8ko EHAAn eta 2016ko ekainaren 27ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko ekainaren 21ean eta 24an, Alonsotegiko, Barakaldoko eta Bilboko Udalei, ofizioak bidali zitzaizkien aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko Iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitziaen.

4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko apirilaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).

2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. Artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaezko desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA), esleitu zaizkion eskumenei jarraiki, honako hau

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela «Alonsotegi-Oxinorte 1 eta 2» izendatutako linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati honetan:

ST Alonsotegi-AP 23 airetiko tartea: 5.649 m, zirkuitu bikoitzeko linea eta aluminio-altzairuzko eroale isolatua (LA-380) eta bere sekzioa, 381 mm2koa.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zena.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 26a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala