Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2016ko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4849

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 7koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2016ko «Euskal Gizartearen Egoera» saria esleitzen duena.

Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak –ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bitartez aldatu zen dekretu hori– «Euskal Gizartearen Egoera» izeneko ikerketa-saria sortu zuen, azterlanak eta ikerlanak saritzeko asmoz; azterlan eta ikerlanok jorratzen dituzten gaien helburua izango da, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera soziopolitikoa hobeki ezagutzen laguntzea edo errealitate horri buruzko ikerketa teorikoki edo metodologikoki garatzen laguntzea. Aurtengo deialdia 2016ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Epaimahaia dekretu horren 5. artikuluan xedatu zen eta haren osaera argitara eman zen 2016ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez. Epaimahaiak bilera egin zuen 2016ko azaroaren 2an, eta han egindako esleipen-proposamenaren berri helarazi du.

Beraz, saria arautzen duen dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016ko «Euskal Gizartearen Egoera» saria –Euskadiko egoera soziopolitikoa ikertzeko da sari hori– «Hizkuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Politikoen Diskurtsoan» izeneko lanari esleitzea. Jone Goirigolzarri Garaizarrek burutu du lan hori.

Bigarrena.– Akzesita «Lo «postindustrial» desde sus habitantes» izeneko lanari esleitzea. Sandra González andreak burutu du lan hori.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen erakundeari berari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 7a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEŃA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala