Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2016ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
4831

IRAGARKIA, EIES, Europako Informazioaren Euskal Sareak duen web-orriaren kudeaketa eta elikadura egiteko administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 04LHK/04S/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: 04LHK/04S/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu kontratua.

b) Helburua: EIES Europako Informazioaren Euskal Sarearen web-orria kudeatzea; web horren helburua da Europako informazio eguneratu orokorra ematea Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei eta erakunde publiko eta pribatuei, ahalik eta modu azkarrenean eta osatuenean; horretarako, EIES sarea osatzen duten erakundeek koordinatuta jardun behar dute.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Burutzeko epea: kontratua sinatzen den egunaren hurrengo egun baliodunetik hasita, 2017ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: formulen bidez baloratzen den irizpidea.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 24.793,39 euro; BEZa (% 21): 5.206,61 euro. Guztira: 30.000 euro.

5.– Fidantzak: Administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunera arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: prezio apalena.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016-11-30, 11:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerarik: ez.

10.– Eskaintzen irekiera.

B gutun-azalak irekitzea: 2016-12-07, 12:00etan.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 01007.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala