Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2016ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4825

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1022/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1022/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: M R J.

Abokatua: Juan Maria Frade Pereira.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Demandatua: Ernesto David Ferreira.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut M R J andreak Ernesto David Ferreira jaunaren aurka aurkeztu duen demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX alaba adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Ernesto David Ferreira jaunak XXXXX alaba komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Ezkontideen semearentzat/alabarentzat mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez 100 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.

Ernesto David Ferreira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko urriaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala