Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2016ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4821

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 4koa, Osasuneko sailburuordearena, zainaren bidez EAEko toki-erakundeei diru-laguntzak ematen baitzaizkie 2016ko ekitaldian jarduera fisikoa sustatzeko programak gauza ditzaten.

Osasuneko Sailburuaren 2016ko uztailaren 13ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horretako 13. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (aipatutako agindu horren bidez, 2016ko ekitaldian EAEn toki-erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen da toki-esparruan jarduera fisikoa susta dezaten).

Balorazio Batzorde horrek, 2016ko azaroaren 3an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei, han adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 4a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala