Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2016ko azaroaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4812

155/2016 DEKRETUA, azaroaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia kargutik kentzea xedatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko azaroaren 8ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Pilar Urruticoechea Uriarte andrea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala