Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2016ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4801

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, linea honekin lotuta: Amurrio-Iparraldeko Ingurabidea 7. zirkuitua izeneko 13,2 kV-ko erdi-tentsioko aireko linea, Arabako Lurralde Historikoan.

Jendaurrean jartzen da instalazio hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan xedatutakoarekin bat: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011ko maiatzaren 31ko EHAA); eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998ko martxoaren 27ko EHAA).

● Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU (helbidea: San Adrian etorbidea 46, Bilbao).

● Xedea: zuhaitzik gabeko eremu zabalagoa izatea, aipatutako linea elektrikoa eta haren adarrak handik igaro daitezen, Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011ko maiatzaren 31ko EHAA) xedatutakoa betetzeko; bertan ezartzen baitira zuhaiztietatik aireko lineak pasatzeko preskripzio espezifikoak.

● Erreferentzia: RS 1-19137 / AT-H-2016-00010 (18217).

● Jardutearen oinarrizko ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak, J. Ignacio Villanueva Ortueta industria-ingeniariak 2016ko irailean sinatutako proiektukoak.

● Linearen ibiltartea: Amurrioko udal-mugartea.

● Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

● Aurrekontua: 4.902,40 euro.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da, hain zuzen ere, aipatutako instalazioaren babes-eremuaren zortasuna zalabaltzeko xedeaz.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 28a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala