Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2016ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4794

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 184/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: hitzezko judizioa 184/2016.

Demandatzailea: Fontaneria Villaverde, S.L.

Abokatua: Maria Begoña Ayerbe Sarasola.

Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Demandatua: Grupo Nortesa de Obras, S.L.

Gaia.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2016-10-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Mendavia prokuradoreak Fontaneria Villaverde, S.L.ren ordez aurkeztu duen demanda, Grupo Nortesa de Obras, S.L. sozietatearen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 4.400 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (ES55 00493569920005001274 0699000000018416). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Grupo Nortesa de Obras, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Aldizkariaren Agintaritzan argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 art.).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2016ko urriaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala