Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2016ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4789

EDIKTUA, 1012/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 1012/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: AISJP.

Abokatua: Maria Carmen Uruñuela Nicolas.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Demandatua: Saikou Drammeh.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut AISJP andreak aurkeztu duen demanda, Saikou Drammeh jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatuaren guraso-ahala eta horri lotutako gainerako eskubideak kentzea dekretatzen dut XXXXX seme adingabeari dagokionez. Nolanahi ere, guraso-ahala berreskuratzerik izango du neurri horren kausa bertan behera geratzen bada. Demandatua hau onartu eta betetzera kondenatzen dut.

Aitaren kargura jarraitzen du 2011ko uztailaren bateko dibortzio-epaian ezarri zen pentsioak (ehun eta berrogeita hamar euro hilean). Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez dira berariaz ezarriko.

Saikou Drammeh demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko urriaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala