Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2016ko azaroaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4788

EDIKTUA, 144/2016 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

L2 144/2016 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Laguripandi, S.L.

Apelatuak: Jon Gorostiaga Azcueta, Francisco Antonio Ferreira Colmenero, Juan Ignacio Nuñez Gutierrez, Diez Rabanal Inversiones, S.L. eta Luis Knoerr Barandiaran.

Gaia: prozedura arrunta.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIAREN ZK.: 256/2016

María Elisabeth Huerta Sánchez Andrea.

Leonor Cuenca García Andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbon, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita bederatzian.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Probintzia Auzitegi honetako 5. Sekzioak apelazioan ikusi ditu 167/14 judizio arruntaren autoak, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian lehen auzialdian bideratutakoak. Bertan, hau da alderdi demandatzailea: Laguripandi, S.L., Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkatuta eta Suárez González letraduak zuzenduta; eta alderdi demandatua, berriz: Francisco Antonio Ferreira Colmenero eta Diez Rebanal Inversiones, S.L., Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta Argarate Ortiz letraduak zuzenduta, eta Juan Ignacio Núñez Gutiérrez, Luis Knorr Barandiaran eta Jon Gorostiaga Azkueta, auzi-ihesean. Auzialdi honetako txostengilea Leonor Cuenca García magistratua da.

EPAITZA:

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratu andreak erroilu honi dagokion 167/2014 zenbakiko judizio arruntaren autoetan 2015eko azaroaren 24an emandako epaiaren aurka Basterreche Arcocha prokuradoreak Laguripandi, S.L.ren izenean eta haren ordez jarritako apelazio-errekurtsoa ezetsita, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena eta gora jotze honetako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza eratutako gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 014416. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Luis Knoerr Barandiaran, Jon Gorostiaga Azcueta eta Juan Ignacio Núñez Gutiérrez apelatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala