
214. zk., 2016ko azaroaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4748
EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, OPE Consultores, SL enpresari aitortutako enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa baliogabetzen duena.
Ikusi dugu OPE Consultores, SL enpresari buruzko espedientea, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioari dagokiona.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.), enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte-eragileen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko.
Bigarrena.– Rafael Etxezarreta de la Granja jaunak, OPE Consultores, SL enpresaren ordezkaritzan, hainbat dokumentu aurkeztu zuen emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-erakundearen homologazioa lortzeko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2006ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bitartez (2006ko maiatzaren 18ko EHAA, 93. zk.), eta dokumentazioa aztertu ostean, OPE Consultores, SL enpresa homologatu zen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan laguntza teknikoa eman dezan.
Hirugarrena.– Rafael Etxezarreta de la Granja jaunak, OPE Consultores, SL enpresaren ordezkaritzan, jakinarazi dio erakunde honi emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko emandako homologazioa ez mantentzeko erabakia, zeren eta berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa ez emateko asmoa baitu.
Laugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpenaren bidez OPE Consultores, SL enpresari emandako homologazioa baliogabetzeko prozedura ebatzi zen, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa ematekoa, eta enpresari 15 egun balioduneko epea eman zitzaion alegazioak aurkez zitzan.
Bosgarrena.– Ebazpena jakinarazi da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez.
ZUZENBIDEKO OINARRIA
Lehenengoa.– Homologatzeaz eta baliogabetze-prozedura hasteaz eta amaitzeaz arduratzeko eta horri ekiteko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari izendatu zaio, arau honetan ezarritakoaren arabera: enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza entitateen homologazioa arautzen duen ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 7.1 eta 11. artikuluetan.
Bigarrena.– Enpresa homologatzeko ezinbestekoa da 105/2004 Dekretuaren 2. artikulua betetzea, "Dekretu honen xedeetarako, hainbat aholkularitza entitatek edo enpresak jaso ahal izango dute emakume eta gizonen berdintasunaren alorreko homologazioa; horretarako, baina, zerbitzu pribatuen entitate horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
b) Bestelako enpresa edo entitate pribatuei aholkularitza zerbitzuak ematea, honako alor hauetan: zuzendaritza orokorrean, pertsona kudeaketan, plangintza estrategikoan, kalitate kudeaketan edo berdintasun politikak garatzeko egokitasuna egiaztatu duten alor guztietan.
d) Emakumearen Euskal Erakundeak emakume eta gizonen aukera berdintasunerako entitate laguntzailetzat hartu izana, edo, 10 langile edo gutxiago dituzten enpresa eta entitateen kasuan, aukera berdintasuneko printzipioa errespetatzen dutela egiaztatzea, barne antolaketan eta zerbitzuak ematean."
Hirugarrena.– 105/2004 Dekretuaren 11. artikuluak zera ezartzen du, «Aholkularitza enpresa homologatuek homologazioaren oinarrizko baldintza edo betebeharretako bat betetzen ez badute, edo eskatzen zaizkien dokumentuak aurkeztu ezean, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak homologazio hori baliogabetu ahal izango du.»
Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– OPE Consultores, SL enpresari aitortutako enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa baliogabetzea.
Bigarrena.– «Homologatu» izendapen hori enpresaren dokumentu guztietan erabiltzeko eskubidea galdu dela eta kasu bakoitzean ezartzen diren diru-laguntzak eta gainerako onura ekonomiko eta administratiboak galdu direla adieraztea.
Hirugarrena.– Homologatutako aholkularitza-enpresen erregistroan dagoen inskripzioa ofizioz indargabetzea, enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautzen duen ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 8. artikuluari jarraituz.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 3a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
RSS