Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2016ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4725

IRAGARKIA, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta 606/2016 prozedura arruntean interesdun direnak epatzeko dena.

606/2016 zenbakiko prozedura arruntarekin lotuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, Estatuko Administrazioak eskatuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 8ko Aginduaren aurka (2016-07-18ko EHAA, 136. zk.). Agindu horren bidez, diru-laguntzen deialdia egin eta horiek arautzen dira 2016an egingo edo hasiko diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretako interesdun guztiak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala