Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2016ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4723

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren Ebazpena argitaratzeko dena; Ebazpen honen bidez deialdia egiten da proiektu honek ukitutako zenbait finka okupatu aurreko aktak egiteko: zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea Amurrio, Urkabustaiz eta Zuia udalerrietan (Araba), 9079. eta 9091. euskarrien artean dagoen Amurrio-Urduña Baranbio 4. zirkuitua 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoan.

Esp. zk.: AT-H-2014-00003

Erref.: RS 01-19137 (18034)

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, onura publikokotzat deklaratu zen goian aipatutako linea elektrikoa.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, onura publikokotzat deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra, bai eta presaz okupatzeko beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betez, lurralde-ordezkaritza honek ebatzi du eraginpeko ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei deitzea Amurrioko eta Zuiako Udaletan biltzeko, han baitaude eraginpeko ondasunak. Han, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira, 52. artikuluak ezarritako prozeduraren arabera.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Aktak 2017ko urtarrilaren 10ean egingo dira, 08:30etik aurrera Zuiako Udalean, eta 11:00etatik aurrera Amurrioko Udalean. Zitazio-zedula bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egin ahal izan diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek honako hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala