Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2016ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4718

EDIKTUA, administrazio-egintza aurkaratzeko bideratutako 304/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ramona Gonzalez Abinek, Bilboko Lan Arloko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Lan-arloko epaitegi honetan adminsitrazio-egintzak aurkaratzeko 304/2016 zk.ko autoetan antolaketarako eginbidea emanda. Prozesua Euskal Telebista SAren aurka bideratu da hauek eskatuta: Ruben Abal Monteagudo, Lierni Agirrezabala Prieto, Aiert Arieta Araunabeña Asparosa, Hodei Arrausi Perez de Gereñu, Andrea Arrizabalaga Lorenzo, Itziar Benede Ramirez, Natalia Campo Dominguez, Yerai Diaz Ikaran, Odei Esnaola Ugalde, Endika Etxaide Ribes, Ainhoa Garate Lendinez, Amane Ibañez Goikoetxea, Ainhoa Irazusta Nuñez, Leire Lasa Yarza, Oihane Malkorra Tolosa, Oihane Mateos Oria, Itsaso Muñoz Rodriguez, Aner Murua Urkia, Arantxi Padilla Lopez, Ekain Pagola Lizarralde eta Joanes Segurola Errondosoro.

Hau da antolaketarako eginbidea: Justizia Administrazioaren letradua: Ramona Gonzalez Abin.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko irailaren hogeia.

Jarduketak nola dauden ikusi eta gero, dei egiten zaie interes legitimoa duten pertsona guztiei, bertara daitezen esandako epaiketan, 2016ko azaroaren 16an, 11:40ean, 14. zk.ko epaiketa-aretoan. Deialdiaren jakinarazpena egiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da non bizi diren edo non dauden jakiten ez den kasuetarako, edo jakinarazi ezin izan den kasuetarako, ondorio guztietarako.

Aurkaratzeko modua: berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia Administrazioaren letraduari, bulego judizial honetan, jakinarazpena egin eta hiru egun balioduneko epean; adierazi beharko du errekurtsogileak zein den bere ustez epaia emateko orduan egin den arau-haustea (LAJren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztearen ondorioz ez da errekurritutako ebazpena etengo (LAJren 186.3 artikulua).

Hala erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Interes legitimoa duten guztiei legeak agindu bezala dei egiteko balio dezan –non dauden ez dakigunez gero–, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Halaber jakinarazten zaio jasotzaileari jakinarazapenak bulego judizialaren iragaki-oholean egingo direla, ez bada prozesua amaitzeko edo gatazkak ebazteko dekreturen, epairen, autoren edo epaketaren bat.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala