Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2016ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4717

EDIKTUA, 143/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 143/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Ana Maria Martinez Mengualek eskatu du Maria Dolores Echevarria Quiñonesen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

191/2016 EPAIA

Epailea: Agustin Alejandro Santos Requena.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita bi.

Alderdi demandatzailea: Ana Maria Martinez Mengual.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Maria Dolores Echevarria Quiñones.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Ana Maria Martinez Mengualek Maria Dolores Echevarria Quiñonesen aurka aurkeztutako demanda, horrenbestez:

1.– Kondenatu egiten dut demandatua demandatzaileari ordaintzera 518,03 euro (bostehun eta hemezortzi euro eta 3 zentimo), gehi hitzezko judizio honi loturiko demanda jarri zen egunetik sortutako legezko interesak.

2.– Kondenatu egiten dut demandatua auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioko letratu naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeita bian.

Maria Dolores Echevarria Quiñones demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala