Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2016ko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4711

EBAZPENA, 2016ko urriaren 11koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación de Salones Recreativos y de Juego de Euskadi-ASE elkartearen estatutuak eta aldatzeko erabakia gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da Asociación de Salones Recreativos y de Juego de Euskadi-ASE elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela eta, zeina presidenteak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 2an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– 2016ko maiatzaren 4an, errekerimendua egin zen sar zezaten behar zen diligentzia aldatutako estatutuen amaieran, adierazita gera dadin idatzi egin direla batzar orokorrean hartutako erabakia barnean hartuta, eta aldaketa zer egunetan erabaki zen, eta, horrekin batera, egiazta zezaten enpresa-elkarte bat direla. Errekerimendua bete zuten, legez ezarritako baldintzetan eta epeetan.

Hirugarrena.– Jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak dira, eta eremu funtzionala estatutuen 4. artikuluan ezarritakoa.

Laugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean daude gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak, enpresa-elkartea dela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta aktaren sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Aurrekari horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.m) artikuluak.

Bigarrena.– Apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko erabakiaren aktari dagokion dokumentazioa eta enpresa-elkarte horren estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea gordailutzeko Asociación de Salones Recreativos y de Juego de Euskadi-ASE enpresa-elkartearen estatutuak aldaketako akta eta elkarte horren estatutu aldatuak.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 11.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala