Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2016ko azaroaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4701

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 21ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko egindako deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzen berri ematen duena.

2016. urtean nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntzak emateko modua arautuz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 23an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2015eko abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 23an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 21a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala