Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2016ko azaroaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4672

IRAGAKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 03/2016 zehapen-prozeduraren ebazpena, Osasuneko Arabako lurralde-ordezkariak emana.

Hainbat saio egin dugun arren, ebazpena ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi Pase Vitoria, S.L.–ri, Cafetería Pase establezimenduaren titularra bera (Foru kalea 39, Vitoria-Gasteiz); horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio ezen, 2016ko irailaren 27an, zehapen-espedientearen ebazpena eman zuela batzordeak osasun-araudiaren arau-hauste bat egin duelako (tabakoa), eta 3.000 euroko isuna ezarri zitzaiola.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera zenbatuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aurreko legeari emandako idazketaren arabera.Halaber, egoki iritzitako beste ezein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da. Espedientea Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan dago ikusgai (Olagibel 38, Vitoria-Gasteiz, Araba).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio isuna epe honetan ordaindu beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin dela dioen berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat–.

Diru-sarrera banku eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – Kontua: IBAN ES31/30305/0056/40/0560900123 Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaindu ezean, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea igaro eta gero, premiamendu-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Osasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala