Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4640

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Vitoria-Gasteizko tranbian Euskotreneko ordainketa-sistemako ekipoen mantentze-zerbitzua kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbian Euskotreneko ordainketa-sistemen mantentze-zerbitzu prebentiboa, zuzentzailea eta ebolutiboa ematea.

b) Gauzatzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

c) Gauzatzeko epea: urte bi, gehi urte bateko bi luzapen posible.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua urtean berrehun eta hamar mila eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Ikusi, S.L.U., urte birako; guztira hirurehun eta laurogeita hamazortzi mila zortziehun eta hamar euro eta berrogeita hamar zentimo, 398.810,50 euro, BEZa kanpo.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko urriaren 14a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala