Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4639

IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Euskotrenerako funtsak bildu eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko funtsak eta balioak kontuan bildu, hornitu, garraiatu eta ordaintzeko zerbitzua.

b) Burutzapen/emateko tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: bi urte, gehi urtebeteko bi luzapen posible.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: urteko ehun eta laurogeita hamar mila eurokoa da (BEZik gabe) lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena: Prosegur Servicios de Efectivo España, S.L., guztira urte birako hirurehun eta hirurogeita hamazazpi mila laurehun eta berrogeita lau euro, 377.444 euro, (BEZik gabe), kontratuak irauten duen bitartean, kontratuaren zenbatekoan +/- % 20ko aldaketa eragingo dituzten egoerak gertatzeko aukera baitago.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko urriaren 14a.

Zuzendari nagusia,

Manuel leza olaizola.


Azterketa dokumentala