Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4637

IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da lehorretik itsasora isurtzeko baimena eskatzeko espedientea ASK Chemicals España, SAU enpresarako.

Espedientearen kodea: VTM-48-00076.

Eskatzailea: ASK Chemicals España, SAU.

Jarduera: produktu kimikoen fabrikazioa.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. Sollana lurmuturra. Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko estuarioa.

Isurketa gunea:

UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 493.406: Y= 4.800.395

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (1.320 m3 urteko).

Hori guztia ematen da argitara, orok jakin dezan, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ondoz ondoko hogei (20) egunetan, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, isurketek kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua - Bizkaia Plaza Eraikina 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2016ko urriaren 5a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala