Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4627

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 650/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 650/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Corbira 2005, S.L.

Alderdi demandatua: Ada Fasteners, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Onetsi egiten dut, osorik, Corbira 2005, S.L.k Ada Fasteners, S.L.ren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 2651,97 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztu interesa sorraraziko du aipatu zenbatekoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala