Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4625

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 442/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 442/2016 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Dolores Gomez Rodriguez.

Alderdi demandatua: Nortsat.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

224/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Dolores Gomez Rodriguez.

Abokatua: Pilar Fernandez-Aldasoro Echanove.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Nortsat (Krasimir Valchev Nedelchev).

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Ikusi egin dira zenbatekoa erreklamatzeko hitzezko 442/2016 judizioaren auto hauek, Dolores Gómez Rodríguezek eskatuta Krasimir Valchev Nedelcheven aurka bideratuak epaitegi honetan.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Dolores Gómez Rodríguezek Krasimir Valchev Nedelcheven aurka jarritako demanda, zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judiziokoa, eta, horren ondorioz:

Krasimir Valchev Nedelchev (AIZ – X 8330860 F) kondenatzen dut Dolores Gómez Rodríguezi 396 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, epaia betearaztea beharrezkoa balitz.

Guztiarekin ere, kostuak demandatuari ezartzen zaizkio beren beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala