Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4621

EDIKTUA, 334/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 334/2015 apelazioa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Angel Perez Ruiz.

Alderdi apelatua: Mercedes Villa Ruiz, Herencia De Manuel Perez Ruiz eta De Maria Jesus Martinez Gandiaga-ren jaraunspena.

Gaia: prozedura arrunta.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EPAIAREN ZK.: 236/16

Andreak:

María Elisabeth Huerta Sánchez.

Leonor Cuenca García

Magdalena García Larragan.

Bilbao, bi mila eta hamaseiko irailaren hamabostean.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian bideratutako autoak, 77/13 Judizio arruntari dagozkionak, ikusi ditu Probintzia Auzitegi honetako 5. Sekzioak. Judizio horretan parte dira: demandatzaile gisa Mercedes Villa Ruiz, Alegría Guereñu prokuradoreak ordezkatua eta De la Herrán Souto letratuak arteztua; eta demandatu gisa, M.ª Jesús Martínez Gandiaga-ren jaraunspen jasogabea, prozesuak zirauela zendutako demandatua; Marta, Laura, Patricia, María eta Mónica Pérez Martínez, eta Ángel Pérez Ruiz,Pérez Alba prokuradoreak ordezkatuta eta Meilán Díaz letratua arteztuta, ziena Mercedes Villa Ruiz-en aurka kereilatzen baita, eta honek gorago adierazi defentsa eta ordezkapen berberez erantzun dio, eta Manuel Perez Ruiz-en jaraunspen jasogabea, prozesuak zirauela zendutako auzi-jartzailea hasiera baten; Manuel, Javier, Mercedes, Fernando eta Clemente Pérez Villa, auzi-ihesean. Auzialdi horretan, Leonor Cuenca García magistratu izan delarik txostengilea.

EPAITZA

Erroilu honi dagokion 77/13 Judizio Arrunteko autoetan, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, 2015-06-29an, emandako Epaiaren aurka, Ángel Pérez Ruiz-en izenean eta ordez Pérez Alba prokuradoreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da, eta sendetsi egiten dugu aipatu ebazpena, eta parte apelatzaileari ezartzen zaizkio gora jotze honetako kostuak.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 033415. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Fernando Pérez Villa-ren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urriaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala