
207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4620
EBAZPENA, 2016ko urriaren 6koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2016. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).
2016ko apirilaren 18ko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 24ko Agindua argitaratu zen, Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 12.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 24ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 6a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS