Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4617

AGINDUA, 2016ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hondarribian (Gipuzkoa) dagoen «Ama Guadalupekoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Hondarribian (Gipuzkoa) dagoen «Ama Guadalupekoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularra den «Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokia» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Ama Guadalupekoa» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Maria Parrokia» erakundeak dauka eta aurrerantzean «ELIKEL Fundazioa» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Gipuzkoan dago, Hondarribiko udalerriko Bidasoa etorbideko 11. zenbakian, eta 20001495 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2016ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 3a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala