Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4613

EBAZPENA, 2016ko urriaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2015ean finantzatzera bideratutako laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko martxoaren 18an egindako bileran.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako diru-laguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda (familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2015ean finantzatzera bideratutako laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzak). Diru-laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2015eko martxoaren 18an egindako bileran (erabaki hori 2015eko martxoaren 26ko EHAAn argitaratu zen, 58. zenbakian, 2015eko martxoaren 25eko ebazpenaren bidez). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala