Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2016ko azaroaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4610

60/2016 EBAZPENA, urriaren 24koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita HABErekin 2016-2017ko ikasturtean Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko ikastaroetako matrikulazioa eta jarraipena bideratzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen hori sinatu duenez gero, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea HABErekin 2016-2017ko ikasturtean Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko ikastaroetako matrikulazioa eta jarraipena bideratzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 24a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

ERANSKINA, ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN URRIAREN 24KO 60/2016 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA HABEREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, 2016-2017KO IKASTURTEAN ERTZAINTZAKO LANGILEEN LANORDUZ KANPOKO IKASTAROETAKO MATRIKULAZIOA ETA JARRAIPENA BIDERATZEKO
BILDUTAKOAK:

Alde batetik, Estefania Beltran de Heredia andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren abenduaren 15eko 27/2012 Dekretuak izendatua.

Bestetik, Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Politika Linguistika eta Kulturako sailburua, Lehendakariaren abenduaren 15eko 26/2012 Dekretuak izendatua, eta HABEren Lehendakaria, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak Araupetzezko azaroaren 25eko 29/1983 Legeak ezarritakoarekin bat.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren euskara hizkuntza prestakuntzaren helburuak Ertzaintzaren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta euskararen erabilera sustatzea direla.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak helburu horiek lortzeko onartua duen Euskara Hizkuntza Prestakuntzaren programaren barruan HABEren Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi publiko, pribatu homologatu eta autoikaskuntzarako zentroetan Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko ikastaroak aurreikusten dituela.

Hirugarrena.– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu zeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat etorriz, HABE erakundea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako izaera administratibodun erakunde autonomiaduna dela, bere nortasun juridikoa duena eta bere lanak burutzeko gaitasun osoa bere eskuetan daukana. Halaber, HABEren helbururik aipagarrienak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen organoak emandako jarraibideen ildotik helduen euskalduntzea sustatzea dela, baita helduen euskalduntzearen alde lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuekin plan zehatzak egiteko hitzarmenak izenpetzea ere bai.

Laugarrena.– HABE erakundeak, lehen esandako Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren beharrizanei erantzuteko antolaketa eta beharrezko baliabideak dituela.

Bosgarrena.– Arestian esandako horrengatik guztiarengatik, bildutakoek, parte hartzen duten aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta HABEk elkarrekin lankidetzan aritzeko interesa dutela, eta lankidetza hori interes publikokoaren onerako izan daitekeela, lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, ondorengo hauen arabera

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila eta HABEren lankidetza-esparru modura ezarri da, 2016-2017ko ikasturtean Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko ikastaroetako matrikulak bideratzeko ikasleen jarraipena bideratzeko.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Euskara Hizkuntza Prestakuntzaren programaren lanalditik kanpoko euskara-ikastaroetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako langileek HABEren Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi publiko, pribatu homologatu eta autoikaskuntzarako zentroetan aurkeztu beharko duten matrikula-orria jasoko dute.

Hirugarrena.– HABEk, lankidetza-hitzarmen honen bitartez, hauek egiteko konpromisoa hartuko du:

a) HABEren Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegi publiko, pribatu homologatu eta autoikaskuntzarako zentroetan jasotako Ertzaintzako langileen matrikula-orriak bildu eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari helaraztea.

b) Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Euskara Hizkuntza Prestakuntzaren programan sartuta dauden Ertzaintzako langileei buruz eskatzen duen informazioa bidaltzea, batez ere, aprobetxamendu mailaren ebaluazioari eta asistentziari buruzko informazioa.

c) HABEk Eusko Jaurlaritzari bidaliko dio aipatutako euskaltegietatik bidalitako fakturak, Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko ikastaroei dagozkienak, gerora Jaurlaritzak ordainketak egite aldera.

Laugarrena.– Lankidetza-hitzarmen honek 2017ko abenduaren 31ra arte izango du indarrean, eta bi aldeek adostuta luzatu ahal izango da.

Bosgarrena.– Lankidetza-hitzarmen honek ez du kosturik, eta ez dakar Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari jardun horretarako emandako eskumenen eta funtsezko gaien titulartasuna kentzea.

Seigarrena.– Lankidetza-hitzarmen honen xedea ikusirik, zehaztutako jarduera materiala osatuko duten eta oinarrituko duten izaera juridikoko egitate edo ebazpenak ematea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari dagokio.

Hala jasota gera dadin, bildutako bi aldeak agiri honetan zehaztutako edukiarekin bat etorriz, goiburuan idatzitako tokian eta datarekin bi aldiz sinatzen dute lankidetza-hitzarmen hau.

Zazpigarrena.– Lankidetza-hitzarmen hau ezeztatu ahal izango da aldeek hala erabakitzen badute.

Hala ere, aldeetako edozeinek salatu ahal izango du jakinarazpen fede-emailearen bidez, amaitutzat eman nahi den eguna baino hilabete lehenago.

Hitzarmenaren ezeztatzeak ez du inolako eraginik izango ezeztatzeko unean bideratzen ari ziren jardueretan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.

Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasuneko sailburua.

Cristina Uriarte Toledo, HABEren lehendakaria.


Azterketa dokumentala