Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2016ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERNANIKO UDALA
4605

IRAGARKIA, Hernaniko Zarata Mapa proiektua jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Jendaurreko informazioa: Hernaniko Zarata Mapa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorrita, jendaurrean jarriko da Hernaniko Zarata Mapa, hilabeteko epean, iragarki hau argitara ematen denetik zenbatzen hasita. Epe horretan, herritarrek dokumentua aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egiteko aukera izango dute. Dokumentua Hernaniko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailean ikusi ahal izango da, baita udalaren webgunean ere: www.hernani.eus.

Hilabete horixe izango da, halaber, alegazioak aurkezteko epea. Alegazioak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, edo urriaren 2ko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan.

Hernani, 2016ko urriaren 24a.

Alkatea,

LUIS INTXAUSPE AROZAMENA.


Azterketa dokumentala