Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2016ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4595

EBAZPENA, 2016ko urriaren 20koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, baita jasotako diru-kopuruarena ere, jakitera ematen duena. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautu zen.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Agindua ikusi da, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautzen duena.

Publikotasun-printzipioa betetzeko, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan dagoeneko jakinarazi diren, lehen aipaturiko 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren arabera diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda eta emango zaizkien diru-kopuruak argitaratzen dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Horren indarrez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren 2016ko ekitaldiko diru-laguntzen onuradunen eta diru-kopuruen zerrenda argitaratzea, ebazpen honetako I. eranskinean adierazitakoaren arabera. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak 2016. urtean, kontratatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin zen.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 20a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala