Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2016ko urriaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4592

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2016ko irailaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketaren ebazpenaren ondorioz Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileak izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako akatsak aurkitu direnez aipatutako agindu horretan (Agindua, 2016ko irailaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko lehiaketaren ebazpenaren ondorioz Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileak izendatzeko dena; 2016ko irailaren 28ko EHAA, 185. zk.), dagokion zuzenketa egin behar da:

Ebazpen-zatiaren lehenengo puntuan, 2016/4107 (1/1) orrialdean,

Honako hau dioen tokian:

«Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuak betetzeko:

Amurrioko jabetza erregistroa: Enrique Paramo Maside jauna».

Honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuak betetzeko:

Amurrioko jabetza erregistroa: Enrique Maside Páramo».


Azterketa dokumentala