Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2016ko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4585

IRAGARKIA, 2016ko urriaren 18koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez entzunaldi-izapidea jakinarazten baita etxebizitza ikuskatzeko prozeduran.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85ean, lehenengo solairuan) agertu ahal izango dira, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2016ko urriaren 18a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

Jon Urbina García de Vicuña.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala